XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Rojok interes tasak %4ra jaitsiko dituela dio BBVkESPAINIAKO BANKUAK dirua gehiago merkatuko ez duela esan duen arren, BBVk uste du Espainian interes tasak gehiago jaitsiko direla.
Maiatzean, Europako Batasuneko estatuburuek euroan sartuko diren estatuen zerrenda onartzen dutenean, Espainian dirua jaulkitzen duen erakundeak interes tasak puntu erdi jaitsiko dituela eta %4an utziko dituela ziur da BBV, Espainiako banketxe pribatu nagusietako bat.
Maiatzeko merkatzea ez da aurten izango den bakarra, urte amaiera baino lehen interes tasak %3,5era helduko direla uste baitute BBVko adituek.
BBVko ikerle taldeak egindako prebisioen arabera, Espainiako hazkunde ekonomikoa %3,7koa izango da aurten, aurreko urtekoa baino hiru hamarren gehiago.
Defizit publikoa BPGren %2,4 izango da urte amaieran, eta inflazioa %2,1era helduko da, betiere aipatu banketxeak egin dituen prebisioen arabera.
Inflazioaren eragile nagusietako bat telefono zerbitzuen tarifak izango dira.
Telefono zerbitzuen prezioengatik ez balitz, urte amaieran inflazioa %1,5ekoa izango litzatekeela uste dute BBVkoek.
Izan ere, bada egiturazko defizit bat, %2 ingurukoa, eta horri une jakin batean sortzen diren desorekak gehitu behar zaizkio.
BBV adituak ziur dira hazkunde ekonomikoa moteltzen denean defizita igoko dela. Zehazki %1,5 egingo omen du gora defizit horrek hazkunde aroa amaitu eta ekonomia apaltzen denean.
Prebisio horiek eskuan, gastuak murrizteko ahalegin gehiago egin dezan galdegin dio BBVk Espainiako Administrazioari.
Heldu den urterako aurrekontua zehazterakoan, inflazioa eta euroan sartuko diren gainontzeko estatuen batez besteko inflazio tasa kontuan hartzeko gomendioa egin dio BBVk Madrilgo Administrazioari.
Langileen soldata igoera negoziatzeko ere, inflazio tasa aintzat hartzeko gomendatu die BBVk sindikatu eta enpresariei.
Pentsioen igoerak eta osasun gastuen zenbatekoa zehazteko ere kontsumo gaien prezio igoera erreferentzi gisa hartzeko eskatu diote